XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mundu guziya arriturikan
dago begira jarriya,
ikusirikan odol-isurtze
aundi ta negargarriya;
zenbat guraso triste ta semek
utzi du bere biziya,
pozgarriya etzan izango aien
azken orduko antziya,
gerrak gauz onik ez dakarrela
artu dezagun etsiya.

Iru urte ta lau illabete
pasiak gerr'ori asirik,
makiñatxo bat ill da gaur egon
biar zutenak bizirik;
santa sekulan ezta izandu
onlako odol-isurtzerik,
penaren penan indarrarekiñ
biyotza erdibiturik,
pakian billa guazen guziyak
gerra alde bat utzirik.

Jainkuak daki onezkergero
kulpa gabe zenbat milla
gerra orretan aita ta seme
ote dan trentxeran illa;
Zeruko Aitan kastigua d'au,
sinistuta egon gadilla,
barkaziyua eska zaiogun
jarririk biyotz umilla,
odol-isurtze izugarriy'au
lenbailen buka dedilla.